Hasiera
EHIGE Hezkuntza Sailak abiatu duen eztabaidaren aurrean PDF Inprimatu E-posta

Barne eztabaida abiatuko dugu Hezkuntza sailburuaren proposamena aztertzeko

EAE-rako Hezkuntza Akordio bat lortzeko asmoarekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hezkuntza-eragileak deitu gintuen atzo. EHIGE-k parte hartu zuen bilera horretan.

Prozesu honetan parte hartuko dugun edo ez erabakitzeko, barne eztabaida prozesua abiatuko du EHIGE-k arrazoi hauengatik:

1.-Ez dago eztabaidarako proposatu diren gaiak egituratuko diren hezkuntza sistema ereduaren definiziorik.

2.- Parte-hartze prozesua mugatua da, inolako berme eta konpromisorik gabe Hezkuntza sailaren aldetik. Heziberri eta Inmigrazioaren II.Planaren aurrekariak ez dira adostasun eta parte-hartzearen eredu.

3.-Ez da jasotzen eskola-segregazioa tratatu behar diren oinarrizko gaien artean. Jakinda hauxe dela gure hezkuntza-sisteman tentsio gehien sortzen ari den kontua, ezinegona eta alarma sortzen dizkigu. Segregazioa ez da elkarbizitzaren azpiatal bat, ekitatearekin eta hezkuntza-ereduarekin dago lotua zuzenean.

 
Hurrengoa >

Intranetaren sarrera




Pasahitza berreskuratu?
Advertisement


 

Ariketen agenda

Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2º Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA