Hasiera
“Material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programa” izeneko ebazpenari PDF Inprimatu E-posta

 “Material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programa” izeneko ebazpena argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak pasa den ikasturtearen bukaeran. Hasi berri den 2017-2018 ikasturteko material kurrikularren finantzazioa arautzen du ebazpen honek.

Horrela finantziatuko dira ikasturte honetarako ikastetxeek aukeratzen dituzten material kurrikularrak:

Lehen Hezkuntza

-1. eta 2. mailak: Hezkuntza sailak 36 € emango ditu ikasleko eta familiak 27 €.

-3. eta 4. mailak: Hezkuntza sailak 36 € emango ditu ikasleko eta familiak 30 €.

-5. eta 6. mailak: Hezkuntza sailak 36 € emango ditu ikasleko eta familiak 31 €.

Bigarren Hezkuntza

-1. maila: Hezkuntza sailak 109 € emango ditu ikasleko eta familiak 41 €.

-2. maila: Hezkuntza sailak 109 € emango ditu ikasleko eta familiak 45 €.

 

Nobedadeak:

-Programa honen helburua da material kurrikular inprimatuekin batera material digitalen sorkuntza eta erabilera sustatzea.

-Ikastetxe bakoitzeko Koordinazio Batzorde Pedagogikoari dagokio erabiliko diren material didaktiko eta baliabideak aukeratzea (liburuak, ikastetxeak egindako materialak, lizentzia digitalak, eta abar).

-OOG-ak onartu behar du Koordinazio Batzorde Pedagogiko horrek egindako proposamena.

-Beharrezkoak diren mailetan erabili ahal izango dira Hezkuntza sailaren eta familien aportazioak. Esaterako, pasa den ikasturtean LH-ko 1. 2. 5. eta 6. mailetako materialak berritu ziren, baita DBHko 1. eta 2. mailakoak; ondorioz, LH-ko 3. eta 4. mailetara diru gehiago zuzentzea erabaki dezake ikastetxeak.

-Ebazpenak jasotzen dituen familientzako kuotak igotzea adostu dezake OOG-ak.

-Jaso duen dirua zertan gastatu duen esan beharko dio ikastetxeak Hezkuntza sailari. Ez badu egiten, datorren urteko ekarpena galduko du.

–Hezkuntza sailak finantzazio berbera mantentzeko asmoa dauka datozen 3 ikasturteetan, hori dela eta, 3 urterako planifikazioa egiteko aukera dauka ikastetxeak. Hau da, hezkuntza-komunitateak 3 urterako plana adosteko aukera dauka.

 

Horrela baloratzen dugu ebazpen hau:

Positibotzat jotzen dugu Hezkuntza sailak unibertsaltasunaren irizpidea mantendu izana beti eskatu izan dugun bezala eta ondo ikusten dugu ere OOGak erabaki ahalmena izatea ikastetxeak jasotzen duen diru-kopurua maila desberdinen artean egokien ikusten duen moduan banatzeko.

Hala ere, Programak ez ditu gailuak barne hartzen (ezinbestekoak baliabide digitalak erabiltzeko). Gure ustez gailuak erosteko irizpide unibertsala erabili behar da ere eta Programak barne hartu beharko lituzke.

Zentzu honetan, ezinbestekoa da ikastetxeek Hezkuntza sailari jakinaraztea zertan gastatu duten jasotako dirua bi arrazoiengatik: aurrekontua nahiko den edo datorren ikasturtera begira aurrekontu handiagoa eskatu behar dugun jakin ahal izango dugu, eta informazio hori igortzen ez duen ikastetxeak ez du dirurik jasoko datorren ikasturtean.

Azkenik, familien kuota igotzeko aukera ematen du ebazpenak, ikastetxeko Pedagogia Batzordeak hala proposatuta OOGak onartzen baldin badu. Irizpide orokor bezala ezin da onartu familien kuota igotzea. Kuota hori igotzea justifikatzen duen ezohiko arrazoirik baldin badago, beti ere berrikuntzarekin lotua egongo da.

 

Familien kuota igotzekotan gure ustez azpiko koadroan “Marjina” zutabean agertzen den kopurua izango da muga (Familiek Programari egin behar dioten ekarpena eta ikasmaterialetarako beken arteko aldea da).

 

 

PROGRAMARI EGINDAKO EKARPENA

IKASMATERIALETARAKO BEKAK

 

 

FAMILIA

IKASLEA

MARJINA

LH1-LH2

27

38

11

LH3-LH4

30

50

20

LH5-LH6

31

50

19

DBH1

41

60

19

DBH2

45

60

15


 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Intranetaren sarrera




Pasahitza berreskuratu?
Advertisement


 

Ariketen agenda

Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2ş Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA