|
Euskal Eskola Publikoaren 19. Jaia |
|
|
|
|
Denona aldizkariaren aurreko zenbakian aurreratzen genuen bezala EUSKAL ESKOLA PU-BLIKOAREN JAIA Araban ospatuko da, Aiarako eskualdean, Amurrion hain zuzen ere hurrengo 2010eko ekainaren 6an. Edizio honetarako aukeratutako leloa “Euskal Eskola Publikoa, Geroa Landuz” izango da.
Lelo honekin jai honetan “landa eskolak” leku garrantzitsua izango duela erakutsi nahi da, baina era berean edizio honetan natura, ingurugiroa, jasangarritasuna, kontsumo arduratsua eta abar bezalako gaiak landuko direla ere adierazi nahi da.
Denon Eskolatik Jaiaren antolaketa koordinatzen ari da eta hemendik gutxira hainbat informazio jasotzen hasiko zarete eta baita urtero saltzeko ateratzen diren materialak ere.
Gainera jakin ezazue Denon Eskolan Jai Batzorde bat antolatu dela IGE guztiek parte har dezazuen eta zuen ideia eta proposamenak ekar ditzazuen. Laster Batzorde honen bilerarako hurrengo deialdia jasoko duzue. Horregatik animatu nahi zaituztegu batzorde horretan parte hartzera guztion artean eta zentzu guztietan Jai arrakastatsua antola dezagun.

|