Atsegin handiz EHIGEk argitaratu berri duen “Hezkuntza Gida” aurkeztu nahi dizuegu. EHIGE- Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea- Euskal Eskola Publikoko familia gehienen ordezkaritza duen konfederazioa da eta Denon Eskola bertan integraturik dago.
Gida honetan gure hezkuntza sistemaren ezaugarri nagusiak azaltzen dira, bereziki ikastetxe publikokoen ezaugarriak, eta familien partaidetza eta ikastetxeen antolakuntza ezagutzen laguntzen du. Gure sistemara lehenbizikoz hurbiltzen diren familiek euren seme-alaben hezkuntza ibilbidearen inguruko informazioa lor dezakete hemen.
Argitalpen hau erabilgarria eta zuen elkarteko eguneroko jardueratarako euskarria izatea nahi dugu.