|
 |
|
|
-
Aurkezpena
( 1artikulu )

| |
"Denon Eskola", Arabako Guraso Elkarteen Federazioak, Hezkuntzari Buruzko Informazio Bulegoak orain arte izandako emaitzak ikusirik, bai gurasoen artean zein gazteen artean hezkuntzari buruzko informazioa jaso eta aholkularitza izateko beharra dagoela uste du (eskaintzaren aniztasun eta ezaugarrien ezagutza eza, guraso zein tutore gisa dauzkaten eskubideen ezagutza eza, eskola munduan parte hartzeko bideen ezagutza eza, etab.).
Premiazko informazioa, seme-alabek izatea nahi dugun hezkuntza gero libreki aukeratu ahal izateko.
Gurasoek indibidualki eskatzen duten informazio eta aholkularitzaz gain, gure ustez beharrezkoa da antolatuta dauden gurasoei aholkularitza emango dien pertsonal teknikoa, Administrazioak ikastetxeen antolaketa eta funtzionamenduaren inguruan gurasoen esku uzten dituen betebeharretan ondo prestaturik egon eta gai izateko.
Helburuak:
- Kalitatezko informazio zerbitzua eskaini hezkuntza sistema honekin loturiko gaien inguruan.
- Bete gabe dauden, edo modu desegokian betetzen diren, beharrak antzeman.
- Ikastetxeetan burutzen diren esperientzia interesgarriak jaso eta bildu.
- Erakunde eta instituzioei haien funtzioak modu egokian betetzeko informazioa eman.
|  |
-
Dokumentuak
( 1artikulu )

|