|
Denontzako haur eskola sare publiko baten alde
|

|
“0-3 urteko” batzordeak Vitoria-Gasteizko 0-3 adin tarterako eskaintza publikoa izan dadin aldarrikatzen du, titulartasun bakarreko sare baten bidez, izaera hezitzailea izango duena, eta udaleko haur eskoletan ezarritako eredu pedagogikoa eta antolaketaren aldeko apustua egiten duena, eta, batez ere, hala nahi duten familiek haien seme-alabentzako lekua izango dutela ziurtatzen duena.
|
|
Gainera, haur eskolen diseinu eta konfigurazio momentu historiko honetan hezkuntza sisteman eredu bihur daitezke langileen elkarlanagatik, familien eta elkartearen erabakiak hartzerakoan parte hartzeagatik eta hezkuntza eta bizitza eskolan bertan ulertzeko moduagatik. “ 0-3 urteko” batzordea, besteren artean haien seme-alabentzako lekua eskatzen duten gurasoak eta zenbait Udaleko Haur Eskolatako Eskola Kontseilu-kideak osotzen dute.
|
|
Erreferentziazko teknikaria: Santa
Kontaktua: 945 256 162 / sgonzalez@denoneskola.org
|
|
|
|
|
|