|
Eskola Garraioa
|

|
Azken ikasturteetan hainbat izan dira Denon Eskolan Guraso Elkarteetatik zein familiengandik jaso diren garraioari buruzko kezka eta kexak.
Hori dela eta gaia aztertu eta landu eta Administrazioan aurkezteko proposamenak egiteko Eskola Garraio lan taldea sortu da.
|
|
Erreferentziazko teknikaria: Santa Gonzalez
Kontaktua: 945 256 162 / sgonzalez@denoneskola.org | |
|
|
-
Landa Eskola
( 1artikulu )
-
Giza Baloreen Batzordea
( 1artikulu )
-
Euskal Eskola Publikoaren Jaia
( 3artikulu )
-
ESKOLA KIROL Batzordea
( 4artikulu )
Eskola Kirola
|

|
Batzordearen helburua etorkizunari begira azken Arabako ikastetxe publikoetan urteotan jasotako esperientzian oinarritzen da. Denbora honetan Eskola Kirolaren filosofia alde batetik eta errealitateko praktika bestetik doazela ikusi ahal izan dugu, eta askotan kontrako norabidean. Kasu askotan eskola garaian kirolak izan behar duena eta ikastetxeko ikastorduetako ekintza osagarriaren paperik ez du betetzen.
|
|
Testuinguru honetan batzordeak ondoko lau lan ildoak jarraituko ditu:
- Sentsibilizazioa ekola kirolak izan beharreko filosofiaren inguruan.
- Ikastetxeetako errealitatea ezagutu.
- IGEekin elkarlanean aritu.
- Eskola kirolaren ardura daraman administrazioaren aurrean solaskide legez aritu.
|
|
|
|
Erreferentziazko teknikaria: Ibon
Kontaktua: 945 256 162 / iidirin@denoneskola.org |
-
HIZKUNTZA NORMALKUNTZA Batzordea
( 5artikulu )
Euskararen hizkuntza normalkuntza proiektua
|

|
Hainbat ume eta gaztetxorentzat euskara ikasgai bat baino ez da. Eta hizkuntza menperatzen badute ere ez dute gizarte mailako harremanetarako erabiltzen, kasu askotan gurasoek ez dakitelako. Modu honetan euskara eskolaren esparrura murrizturik gelditzen da.
|
|
Egoera honen aurrean ikastetxe ezberdinetako familiak koordinaturik hainbat ekintza proposatzen dute euskarentzat erabilera espazio berriak sortu eta hizkuntzaren normalkuntza bultzatzeko.
Honen haritik Euskara Batzordeak eskolaz kanpoko esparruan, familian eta aisialdian burutzeko proposamenak egiten ditu eta hauen artean azpimarratzekoa da urtero ikastetxe publikoetan egiten den Euskararen Astea-Denon Astea.
|
|
Erreferentziazko teknikaria: Ibon
Kontaktua: 945 256 162 / iidirin@denoneskola.org |
-
LIBURTXO Batzordea
( 1artikulu )
LIBURTXO Kanpaina
|

|
Liburtxo batzordeak LIBURTXO Kanpaina koordinatzen du eta honen helburua testuliburuak bestelako edozein ekipamendu bezala Eskolaren berezko materialtzat hartuak izatea da. Horretarako beharrezkoa da Hezkuntza Administrazioak hauen erosketaren kostua bere gain hartzea.
|
|
Familientzako dohaintasuna lortzen den bitartean DENON ESKOLA aurreratu egin da mailegu sistema ikasleen artean sustatuz. Honek mentalitate aldaketa suposatzen du eskola elkartean: jabego pribatutik komunitariora pasatu, kontsumismotik zentzumenera, ingurugiroaren zapuzketatik jasangarritasunera, ohikotasun didaktikotik berrikuntza pedagogikora. |
|
Erreferentziazko teknikaria: Maite
Kontaktua: 945 256 162 / mruizdealegria@denoneskola.org
|
-
0-3 URTEKO Batzordea
( 1artikulu )
Denontzako haur eskola sare publiko baten alde
|

|
“0-3 urteko” batzordeak Vitoria-Gasteizko 0-3 adin tarterako eskaintza publikoa izan dadin aldarrikatzen du, titulartasun bakarreko sare baten bidez, izaera hezitzailea izango duena, eta udaleko haur eskoletan ezarritako eredu pedagogikoa eta antolaketaren aldeko apustua egiten duena, eta, batez ere, hala nahi duten familiek haien seme-alabentzako lekua izango dutela ziurtatzen duena.
|
|
Gainera, haur eskolen diseinu eta konfigurazio momentu historiko honetan hezkuntza sisteman eredu bihur daitezke langileen elkarlanagatik, familien eta elkartearen erabakiak hartzerakoan parte hartzeagatik eta hezkuntza eta bizitza eskolan bertan ulertzeko moduagatik. “ 0-3 urteko” batzordea, besteren artean haien seme-alabentzako lekua eskatzen duten gurasoak eta zenbait Udaleko Haur Eskolatako Eskola Kontseilu-kideak osotzen dute.
|
|
Erreferentziazko teknikaria: Santa
Kontaktua: 945 256 162 / sgonzalez@denoneskola.org
|
-
OSASUNERAKO Batzordea
( 1artikulu )
Prebenitzeko hezi
|

|
Seme-alaben osasuna bereziki kezkatzen ditu gurasoak, irakasleria eta bestelako agente hezitzaileak, bai arazoak prebenitzeko garaian zein ongizate fisiko, psikiko eta soziala lortzeko bidean lan egiteko momentuan. Testuinguru honetan oinarrizko estrategiak formazioa eta prebentzioa dira.
|
|
Osasunerako Batzordeak haren ekintzak batera eta koordinaturik zuzentzen ditu gurasoengana, eskolara eta ikasleengana. Horrela ikasleak trebetasunak eta gaitasunak hartzen eta garatzen joatea lortu nahi da osasunaren inguruko erronka eta arazoei aurre egiteko aukera pertsonala eta erantzukizun pertsonala konbinatuz. |
|
|
| Erreferentziazko teknikaria:
Kontaktua: 945 256 162 / info@denoneskola.org |
-
KULTURARTEKOTASUN Batzordea
( 2artikulu )
PINDAR Proiektua: kulturartekotasunaren sustapena IGEetatik
|

|
Ikastetxeetako errealitatea guztiz aldatuz doa globalizazioa eta migrazio mugimenduak bezalako fenomenoen ondorioz. Horren aurrean DENON ESKOLAk eskolan inmigrazioaren esparruan eragiteko egitasmoa abiatu du Guraso Elkarteetatik kulturartekotasuna sustatuz. Egitasmoaren izena PINDAR dugu. |
|
|
|
Erreferentziazko teknikariak: Maite
Kontaktua: 945 256 162 / mruizdealegria@denoneskola.org |
|